sábado, 25 de abril de 2009

"Remove"laburmetraiaren Iruzkina


Laburmetrai honek, gaur eguneko munduan gertatzen ari den errealitate bati buruz hitz egiten du. Dagoeneko jakina da guztiz kontrolatuak bizi garela, gure datuak, egiten ditugun deiak, burutzen ditugun erosketak, nora bidaiatzen dugun, etab…,ezagutu ditzakete esfortzu handia egin barik. Nola da posible hau gertatzea? Adibide desberdinen bidez oso argi ikus daiteke:

• Telefono mugikorra erabiltzean, nori eta nondik deitzen dugun ezagutu dezakete ; telefono publikoa erabili ezkero, aldiz, hau ez litzateke gertatuko.
• Bakoitzak bere ordenagailua erabiltzen duenean, begiratzen dituen web orriak eta burutzen dituen jarduerak zeintzuk diren jakitea oso erreza da; baina leku publikoetako ordenagailuak erabilita zailagoa da jakitea ordenagailua erabili duen pertsonaren datuak. Beste aukera bat da zure datuak ezkutatzea, baina hori egiten jakin behar da.
• Egindako erosketak kreditu txartelarekin ordaintzean, erosten dugun guztia zer den jakin dezakete. Eskudirutan ordainduz, aldiz, hori saihestuko genuke.
• Bidaiatzerakoan ere gauza bera gertatzen da, bidaiak kreditu txartelarekin ordaindu ezkero, nora goazen jakin dezakete; gainera zenbait herrialdeetara sartzeko gure datuak eskatzen dizkigute. Beraz, posible den neurrian garraiobide publikoak erabili beharko genituzke gure mugimendu guztiak ezagunak ez izateko.

Adibide hauek ikustean, bideoan komentatzen duten moduan, gure pribazitatea ez dago bermatuta. XXI. Mendean gaude, teknologia berrien mendean hain zuzen ere, eta guretzat guztiz erosoak diren teknologia hauek erabiltzearekin batera gurekin erlazionatutako informazio guztia igorri egiten dugu. Hau saihesteko erak badaude, adibideetan komentatu dugun moduan, baina gizakiok gaur egun erosotasuna bilatzen dugu eta askoz ere arinagoa da telefono mugikorretik deitzea, telefono publiko batera joatea baino;edota bakoitzak bere ordenagailua erabiltzea, beste nonbaitera joatea baino, etab…

Bestalde, enpresen artean ere gure datuak erabiltzen dituztela argi dago. Enpresek datu baseak dituzte eta horiek erabiltzen dituzte gurekin kontaktuan jartzeko. Adibidez niri, arropa denda baten, dendaren txartel berezia eskaini zidaten eta hori jasotzeko nire datuak idatzi behar nituen; normalean ez dut inoiz betetzen, baina deskontu bereziak izango nituelakoan, nire datuak idatzi nituen. Hori egin ondoren, hilabete bat pasata, banketxe batetik deitu zidaten eta kontu berri bat irekitzeko eskaintza egin zidaten. Ezetz esan nien eta nire datuak nondik lortu zuten galdetzean, arropa dendatik lortu zutela komentatu zidaten. Beraz, pixka bat harrituta gelditu nintzen.

Niri ez zait batere gustatzen nire datu eta mugimendu guztiak kontrolatuak direla jakitea, baina bizi garen mundu honetan hori da gertatzen dena;beraz, teknologia berrien erabilerak, alde onak eta txarrak ditu eta orokorrean alde txarrak onartu ditugula uste dut.





No hay comentarios:

Publicar un comentario