miércoles, 20 de mayo de 2009

EGUNEROKOAK


Moodlelen egunerokoak idatzi behar genituen, baina guztiak ez zaizkidanez sartu, faltatzen zaizkidanak bloggean idatzi ditut:


-Egunerokoa:Maiatzak 4


KLASE TEORIKOA

Berrikuntza teknologiak Hezkuntzan ikusi ditugu. Honen barne, teknologia berriek hezkuntzan izan duten eragina, eta eragin honen ondorioz sortu diren aldaketei buruz hitz egin dugu: irakaslearen rola aldatu da, ikaslearen ikasteko era desberdina da, informazioa lortzeko iturri azkarrak, berriak eta ugariak…

KLASE PRAKTIKOA

Power point-aren aplikazioak ikusten jarraitu dugu:

- Lehenik eta behin estekak edo hiperbinkuloak sartzen azaldu digute. Hau da, bi diapositiba lotu; horrela batetik bestera pasatu zaitezke eta erdian daudenak saltatu ditzakezu. Nola sartu hiperbinkuluak?

“Presentacion”-“configuracion de la accion-accion al hacer clic”-en hiperbinkuloa aukeratu- irtetzen diren aukeren artean nahi duzuna hartu eta listo.

- Ondoren tranzisioa azaldu digute; hau da, diapositiba batetik bestera zelan pasatu dezakegun. Era desberdinak daude eta zuri interesatzen zaizuna hartu dezakezu. Nola?

“Presentacion”-“transicion de diapositiba”, honetan aukera desberdinak agertzen dira.

Tranzisioa blokeatzeko aukera ere badaukagu, honela, haurrek power point-ean aritzean, ibilbidea markatuta edo definituta izango dute.

Bestalde, honekin zerikusirik ez daukan zerbait azaldu du irakasleak. Askotan, power point-a egiten dugu aplikazio desberdinak sartuz:soinua… Eta ondoren betiko moduan gordetzen dugu. Beste ordenagailu batean ikusi nahi badugu CD-batean gordetzen dugu eta askotan, arazoak egoten dira eta ezin da entzun, edota ezin da ikusi. Hau gerta ez dadin, gordetzeko beste era bat dago: “Archivo”-“empaquetar” para CD Room, honela, karpeta batean elementu guztiak gordetzen dira eta karpeta horretan dagoena beste ordenagailu batean arazo barik ikus daiteke.


-Egunerokoa:Maiatzak 11


KLASE TEORIKOA

Lehenik eta behin konpetentzia digitalen gaia landu dugu. Oinarrizko zortzi konpetentzien artean, konpetentzia digitala sartzen da oinarrizko hezkuntzan lantzeko. Beraz, Haur Hezkuntzan, teknologia berriari dagozkion oinarrizko kontzeptuak lantzen hasi behar ditugu.

Ondoren, Teknologia berriak hezkuntza prozesuan zelan txertatu ikusi dugu. Hau egitea posible izango da Curriculumaren bidez; teknologia berriak Curriculumean integratuko ditugu. Nola? Bi eratara: baliabide moduan eta ikasteko objektu moduan.

KLASE PRAKTIKOA

Taldeka burutu izan dugun power point-a, bakoitzak bere blogean eskegi du. Honetarako, pausu desberdinak burutu ditugu:
- Power point-a edo fitxategia, on-line jarri behar izan dugu. Hau egin ahal izateko, slidesharen sartu gara, bertan kontu ba zabaldu dugu eta ondoren gure power-point-a bertara igo dugu. Horrela, on-line egotea lortu dugu.
- Ondoren, Bloggean sartu dugu, “Embed”kodea HTML-an kopiatuz.


-Egunerokoa:Maiatzak 18


Gaurko klasean, guk prestatutako lanak aurkeztu ditugu. Orokorrean oso lan interesgarriak egin ditugula iruditu zait; gainera, aurkezpenak ikustean lan handia egin dugula argi gelditu da.






No hay comentarios:

Publicar un comentario