miércoles, 20 de mayo de 2009

EGUNEROKOAK


Moodlelen egunerokoak idatzi behar genituen, baina guztiak ez zaizkidanez sartu, faltatzen zaizkidanak bloggean idatzi ditut:


-Egunerokoa:Maiatzak 4


KLASE TEORIKOA

Berrikuntza teknologiak Hezkuntzan ikusi ditugu. Honen barne, teknologia berriek hezkuntzan izan duten eragina, eta eragin honen ondorioz sortu diren aldaketei buruz hitz egin dugu: irakaslearen rola aldatu da, ikaslearen ikasteko era desberdina da, informazioa lortzeko iturri azkarrak, berriak eta ugariak…

KLASE PRAKTIKOA

Power point-aren aplikazioak ikusten jarraitu dugu:

- Lehenik eta behin estekak edo hiperbinkuloak sartzen azaldu digute. Hau da, bi diapositiba lotu; horrela batetik bestera pasatu zaitezke eta erdian daudenak saltatu ditzakezu. Nola sartu hiperbinkuluak?

“Presentacion”-“configuracion de la accion-accion al hacer clic”-en hiperbinkuloa aukeratu- irtetzen diren aukeren artean nahi duzuna hartu eta listo.

- Ondoren tranzisioa azaldu digute; hau da, diapositiba batetik bestera zelan pasatu dezakegun. Era desberdinak daude eta zuri interesatzen zaizuna hartu dezakezu. Nola?

“Presentacion”-“transicion de diapositiba”, honetan aukera desberdinak agertzen dira.

Tranzisioa blokeatzeko aukera ere badaukagu, honela, haurrek power point-ean aritzean, ibilbidea markatuta edo definituta izango dute.

Bestalde, honekin zerikusirik ez daukan zerbait azaldu du irakasleak. Askotan, power point-a egiten dugu aplikazio desberdinak sartuz:soinua… Eta ondoren betiko moduan gordetzen dugu. Beste ordenagailu batean ikusi nahi badugu CD-batean gordetzen dugu eta askotan, arazoak egoten dira eta ezin da entzun, edota ezin da ikusi. Hau gerta ez dadin, gordetzeko beste era bat dago: “Archivo”-“empaquetar” para CD Room, honela, karpeta batean elementu guztiak gordetzen dira eta karpeta horretan dagoena beste ordenagailu batean arazo barik ikus daiteke.


-Egunerokoa:Maiatzak 11


KLASE TEORIKOA

Lehenik eta behin konpetentzia digitalen gaia landu dugu. Oinarrizko zortzi konpetentzien artean, konpetentzia digitala sartzen da oinarrizko hezkuntzan lantzeko. Beraz, Haur Hezkuntzan, teknologia berriari dagozkion oinarrizko kontzeptuak lantzen hasi behar ditugu.

Ondoren, Teknologia berriak hezkuntza prozesuan zelan txertatu ikusi dugu. Hau egitea posible izango da Curriculumaren bidez; teknologia berriak Curriculumean integratuko ditugu. Nola? Bi eratara: baliabide moduan eta ikasteko objektu moduan.

KLASE PRAKTIKOA

Taldeka burutu izan dugun power point-a, bakoitzak bere blogean eskegi du. Honetarako, pausu desberdinak burutu ditugu:
- Power point-a edo fitxategia, on-line jarri behar izan dugu. Hau egin ahal izateko, slidesharen sartu gara, bertan kontu ba zabaldu dugu eta ondoren gure power-point-a bertara igo dugu. Horrela, on-line egotea lortu dugu.
- Ondoren, Bloggean sartu dugu, “Embed”kodea HTML-an kopiatuz.


-Egunerokoa:Maiatzak 18


Gaurko klasean, guk prestatutako lanak aurkeztu ditugu. Orokorrean oso lan interesgarriak egin ditugula iruditu zait; gainera, aurkezpenak ikustean lan handia egin dugula argi gelditu da.






lunes, 11 de mayo de 2009

URTAROAK

Ondorengo power pointaren bidez haur hezkuntzako umeekin urtaroak landu nahi izan ditugu. Urtaro bakoitzaren ezaugarriak sakondu ditugu eta horretaz gain, ariketak prestatu ditugu hauen arteko desberdintasunak nabarmentzeko.
Haurrekin lantzeko oso lan polita eta dibertigarria dela iruditzen zaigu.

sábado, 25 de abril de 2009

"Remove"laburmetraiaren Iruzkina


Laburmetrai honek, gaur eguneko munduan gertatzen ari den errealitate bati buruz hitz egiten du. Dagoeneko jakina da guztiz kontrolatuak bizi garela, gure datuak, egiten ditugun deiak, burutzen ditugun erosketak, nora bidaiatzen dugun, etab…,ezagutu ditzakete esfortzu handia egin barik. Nola da posible hau gertatzea? Adibide desberdinen bidez oso argi ikus daiteke:

• Telefono mugikorra erabiltzean, nori eta nondik deitzen dugun ezagutu dezakete ; telefono publikoa erabili ezkero, aldiz, hau ez litzateke gertatuko.
• Bakoitzak bere ordenagailua erabiltzen duenean, begiratzen dituen web orriak eta burutzen dituen jarduerak zeintzuk diren jakitea oso erreza da; baina leku publikoetako ordenagailuak erabilita zailagoa da jakitea ordenagailua erabili duen pertsonaren datuak. Beste aukera bat da zure datuak ezkutatzea, baina hori egiten jakin behar da.
• Egindako erosketak kreditu txartelarekin ordaintzean, erosten dugun guztia zer den jakin dezakete. Eskudirutan ordainduz, aldiz, hori saihestuko genuke.
• Bidaiatzerakoan ere gauza bera gertatzen da, bidaiak kreditu txartelarekin ordaindu ezkero, nora goazen jakin dezakete; gainera zenbait herrialdeetara sartzeko gure datuak eskatzen dizkigute. Beraz, posible den neurrian garraiobide publikoak erabili beharko genituzke gure mugimendu guztiak ezagunak ez izateko.

Adibide hauek ikustean, bideoan komentatzen duten moduan, gure pribazitatea ez dago bermatuta. XXI. Mendean gaude, teknologia berrien mendean hain zuzen ere, eta guretzat guztiz erosoak diren teknologia hauek erabiltzearekin batera gurekin erlazionatutako informazio guztia igorri egiten dugu. Hau saihesteko erak badaude, adibideetan komentatu dugun moduan, baina gizakiok gaur egun erosotasuna bilatzen dugu eta askoz ere arinagoa da telefono mugikorretik deitzea, telefono publiko batera joatea baino;edota bakoitzak bere ordenagailua erabiltzea, beste nonbaitera joatea baino, etab…

Bestalde, enpresen artean ere gure datuak erabiltzen dituztela argi dago. Enpresek datu baseak dituzte eta horiek erabiltzen dituzte gurekin kontaktuan jartzeko. Adibidez niri, arropa denda baten, dendaren txartel berezia eskaini zidaten eta hori jasotzeko nire datuak idatzi behar nituen; normalean ez dut inoiz betetzen, baina deskontu bereziak izango nituelakoan, nire datuak idatzi nituen. Hori egin ondoren, hilabete bat pasata, banketxe batetik deitu zidaten eta kontu berri bat irekitzeko eskaintza egin zidaten. Ezetz esan nien eta nire datuak nondik lortu zuten galdetzean, arropa dendatik lortu zutela komentatu zidaten. Beraz, pixka bat harrituta gelditu nintzen.

Niri ez zait batere gustatzen nire datu eta mugimendu guztiak kontrolatuak direla jakitea, baina bizi garen mundu honetan hori da gertatzen dena;beraz, teknologia berrien erabilerak, alde onak eta txarrak ditu eta orokorrean alde txarrak onartu ditugula uste dut.





lunes, 23 de marzo de 2009

testu luzea


Onartuta dago teknologia berriak ezinbesteko tresnak direla informaziorako eta komunikaziorako, ondorioz, eta Oinarrizko Curriculumean islatzen den bezala, haurrek derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan trebetasuna agertu behar dute informazio eta komunikaziorako teknologietan.







markesina

Teknologia berrien klase praktikoan gaude eta egin behar ditugun ekintzen artean markesina jarri behar dugu

domingo, 15 de marzo de 2009

Haur hezkuntza-bideo berria

Haur hezkuntzarekin erlazionatutako bideo berria aurkezten dizuet.
Getxoko Geroa ikastolako haurrek ordenagailuan egindako ipuin bat da eta ikusi ahal izateko ordenagailuaren erabilera beharrezkoa da; hau da, haurrek istorioa entzun ahal izateko arratoiarekin aurrera egin behar dute, pertsonaietan klikeatuz.
Honela, txikitatik daude teknologia berriarekin kontaktuan.
http://www.youtube.com/watch?v=mbj9uoAdSIc

lunes, 9 de marzo de 2009

Bideoak sartzen

Sarrera berria egiten ari gara bideoa eta estekak sartzen.
Orain you tubera sartuko gara eta bideo bat sartuko dugu.

lunes, 2 de marzo de 2009

1954.urtean Irlandan jaiotako Tim O'Reilly teknologia berrien bultzatzailea da. "Web.2.0" kontzeptua sortu zuen eta honen bidez sarean dauden tendentzia berrietan parte hartzea posiblea da.
Hemen daukazue klasean sortutako blog berria. Teknologia berriei buruz zer dakit? gauza handirik ez.................baina zeozer ikastea espero dut.